Gizartea -

Bidaiak

Hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte Loiuko aireportuan, lainoagatik

Ikuspen eskasaren ondorioz, Madrildik zetorren Iberiako hegaldi bat eta Palmatik eta Bartzelonatik abiatutako Vuelingeko beste bi desbideratu behar izan dituzte.

Hegazkin bat, Loiun lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat, Loiun lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat, Loiun lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizeko lehen orduan zegoen behe-lainoak Loiuko aireportuan lurreratzea eragotzi die hiru hegaldiri, eta Santanderreko aireportura desbideratu dituzte, Aenako iturriek jakinarazi dutenez.

Behe-lainoak eragindako ikuspen eskasaren ondorioz, 08:15 eta 08:30 bitartean Madrildik zetorren Iberiako hegaldi bat desbideratu behar izan dute, eta Vuelingeko beste bi, Palmatik eta Bartzelonatik abiatutakoak.

Desbideratze horien ondoren, eta ikuspen urriagatik prozedura bertan behera utzi ondoren, normaltasuna berreskuratzen joan da aireportua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bidaiak 2023