Gizartea -
Auzolandegiak 2023
Hauek dira 2023ko udarako antolatu diren auzolandegiak
10 izango dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.
EITB Media
Jaurlaritzak abiatu du Auzolandegiak programa, eta izena emateko epea irekita dago maiatzaren 8ra arte. Hauek dira antolatu diren auzolandegiak:
ARRAIA-MAEZTU
- 14 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta.
- Modalitatea: Arkeologia eta industria-ondarea leheneratzea.
- Txanda bat: 2023/07/16-30, 20 plaza.
LEKEITIO
- 18 urtetik gorakoei zuzenduta.
- Modalitatea: Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa.
- Bi txanda: 2023/07/17-31 eta 2023/07/31 - 2023/08/14. Bakoitzean 20 plaza.
ERANDIO
- 16 eta 21 urte bitartekoei zuzenduta.
- Modalitatea: Ondare historikoa eta naturala leheneratzea.
- Txanda bat: 2023/07/02-16, 20 plaza.
LEMOA
- 18 urtetik gorakoei zuzenduta.
- Modalitatea: Ondarea leheneratzea.
- Txanda bat: 2023/07/16-30, 20 plaza.
BILBO
- 16 eta 21 urte bitartekoei zuzenduta.
- Modalitatea: Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa.
- Txanda bat: 2023/07/16-28, 15 plaza.
ALONSOTEGI
- 14 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta.
- Modalitatea: Ondarea eta ingurumena leheneratzea.
- Txanda bat: 2023/07/02-16, 20 plaza.
TRAPAGARAN
- 14 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta.
- Modalitatea: Ondarea leheneratzea.
- Txanda bat: 2023/07/31 - 2023/08/14. 20 plaza.
DERIO
- 18 urtetik gorakoei zuzenduta.
- Modalitatea: Ingurumena.
- Txanda bat: 2023/08/07-21, 15 plaza.
MUXIKA
- Bi txanda: 2023/07/02-16 (14-17 urte bitartekoei zuzenduta) eta 2023/07/17-31 (18 urtetik gorakoei zuzenduta). 20 plaza bakoitzean.
- Modalitatea: Ondarea leheneratzea.
BERGARA
- 18 uretik gorakoei zuzenduta.
- Modalitatea: Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa.
- Txanda bat: 2023/07/31 - 2023/08/14, 20 plaza.