Gizartea -

Eklipseak

Maiatzaren 5eko ilargi eklipsea Euskaditik ikusteko aukera izango da

17:14an hasiko da eta 21:32ra arte iraungo du. Apirilaren 20an, eguzki eklipse bat izango da, baina hego hemisferioan soilik ikusiko da.

2019ko ilargi eklipse bat. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano.
2019ko ilargi eklipse bat. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano.
2019ko ilargi eklipse bat. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo asteetan, bi eklipse izango dira: apirilaren 20an, eguzki eklipsea, eta maiatzaren 5ean, ilargi eklipsea. Lehena Asiako hego-ekialdean eta Ozeanian ikusiko da; bigarrena, berriz, Euskadin, Afrikan, Asian eta Ozeanian.

Ilargi eklipsea, aurretik aipatu bezala, Euskaditik ikusteko aukera izango da, Espainia osoan ikusi ahalko baita, penintsulako ipar-mendebaldean eta Kanarietan izan ezik. 17:14an hasiko da eta 21:32ra arte iraungo du, eta eklipse osoa 19:23an hasiko da.

Eguzki eklipsea mistoa izango da; hau da, osoa izatetik eraztun erakoa izatera igaroko da, eta alderantziz. Soilik hego hemisferioan ikusi ahalko da, eta leku bakoitzean era batera ikusiko da: Indonesian, Australian eta Papua Ginea Berrian mistoa izango da, eta Asiako hego-ekialdean, Australian, Filipinetan eta Zeelanda Berrian, partziala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Ilargi eklipseak gaur Eguzki eklipseak