Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat hil da Bilbon, trafiko istripuan

Ezbeharra 02:00etan jazo da, Cadaguako korridorean, BI-636 errepidean. Auto batek kontrola galdu du, bidetik irten eta irauli egin da. Gidaria bertan hil da eta kopilotua, emakumezkoa, erietxera eraman dute zaurituta.

Ezbeharra BI-636an jazo da, Bilbo parean. 
Ezbeharra BI-636an jazo da, Bilbo parean. 
Ezbeharra BI-636an jazo da, Bilbo parean. 

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zendu da bart trafiko istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Ezbeharra BI-636an jazo da, Bilbo parean. 

Ezbeharra 02:00ak aldera jazo da, Cadaguako Korridorean (BI-636a). Ibilgailu batek kontrola galdu du, bidetik irten eta irauli egin da. Autoaren gidaria bertan hil da, osasun langileek egiaztatu egin ahal izan dutenez. Autoan zihoan beste pertsona, emakumezko bat, zaurituta eraman dute Basurtuko Ospitalera. 

Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan ibilgailua bidetik kendu bitartean. Ertzaintzak trafikoa bideratu eta ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak