Gizartea -

ERASOA

Lau adin txikiko atxilotu dituzte Donostiako portuko bi zaintzaileri eraso eta lapurreta egiteagatik

Goizaleko 01:00ak pasatxo zirenean gertatu da erasoa. Atxilotu ostean euren legezko tutoreen esku utzi dituzte gaztetxoak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau adingabe atxilotu ditu igande goizaldean, Donostiako portuko bi zaindariri lapurreta egitea eta eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak goizaldeko ordu batean izan dira. Hainbat lekukok Udaltzaingoari deitu diote gazte batzuk bi segurtasun-zaindari erasotzen ari zirela jakinarazteko. Inguruan zegoen herritarren babeserako patruila bat berehala bertaratu da eta bi zaindariak zaurituta aurkitu dituzte. Horiek kontatu dutenez, adin txikikoei kargu hartzera joan dira itsasontziei botilak botatzen ari zirelako eta orduan eraso egin diete, ostikoka eta ukalbikadaka. Bi zaindariak Donostia Ospitalera eraman dituzte.

Udaltzaingoak inguruetan aurkitu ditu lau gazte eta beharrezko baieztapenak egin ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideak egiteko eta, ondoren, Adingabeen Fiskaltzaren esku uzteko.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, gainerako inplikatuak identifikatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak