Gizartea -

Homofobia

Bikote batek eraso homofoboa jasan du Bilboko Nazarenoaren prozesioan

Bi gizonek bikotea iraindu eta mehatxatu dute. Udaltzaingoak erasotzaileak atxilotu ditu. Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak esku-hartzeko eskatu dio Fiskaltzari, "sexu-orientazioagatik izandako gorroto-delitu argi batean aurrean gaudelako".

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astelehenean Bilbon bikote batek pairatutako eraso homofoboa "irmo" gaitzetsi du Bilbao Bizkaia HARRO LGTBIQ mugimenduaren borroka aitortzeko eta ezagutarazteko ekimenak, eta egoera gainditzeko laguntza eta babeserako baliabide guztiak eskaini dizkie bi gizonezkoei.  

Erasoa joan den astelehenean jazo da, Nazarenoaren prozesioan, Bilboko San Frantzisko auzoa igarotzean. Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, gorroto delitua larrigarria duen mehatxuak botatzea leporatuta, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.  

Eraso hori gogor gaitzesteko eskatu die Bilbao Bizkaia HARROk erakundeei, "giza-eskubideen auzia delako, eta beste erantzunik ez delako onargarri". Gainera, LGTBIfobia kasuen aurrean, elkarteekin batera, mobilizazio protokoloak eta erasoak prebenitzeko politikak sustatzeko eskatu du.

Azkenik, esku-hartzeko eskatu dio Fiskaltzari, "sexu-orientazioagatik izandako gorroto-delitu argi batean aurrean gaudelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Aste Santua