Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Durangon gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ostegunean salatu zuen erasoa biktimak eta erasogilearen bila ari da geroztik Ertzaintza. Udalak gogor gaitzetsi du gertatua eta mugimendu feministak deitu ditzakeen elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu diete herritarrei.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Ertzaintzak ikerketa ireki du Durangon, ostegunean emakume batek sexu eraso bat salatu eta gero, Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez.
Durangoko Udalak oharra kaleratu du gaitzespen eta arbuioa agertzeko "bai eraso honen aurrean" baita "emakumeen kontrako edozein indarkeria kasuren aurrean" ere.
Udalak azaldu du protokoloa abiatu zutela erasoan berri izan bezain pronto, "informazio guztia batu, erakundeen arteko erantzuna koordinatu eta erasoa jasandako emakumeari eta honen inguruari arreta esainiz". "Horrelako gertakariek ez dute kabidarik; ez Durangon, ez inon" dio Udalak oharrean, "nazkatuta gaude horrelako berriez".
Udalak bere "errekurtso juridiko zein humano guztiak" jarri dituela biktimaren eskura jakinarazi du, eta ildo horretan, bere esku dagoen guztia egingo duela "indarkeria matxista desagerrarazi eta gizarte hau gizaki guztion gaineko errespetuan hezteko".
Era berean, mugimendu feministak dei ditzakeen protestetan parte hartzeko eskatu die Durangoko herritarrei.