Gizartea -

Elkartasuna

Udan Saharako haurrak hartzeko deialdi berezia egin dute

8 eta 12 urte arteko 400 neska-mutiko ekartzeko kanpaina da, eta orain arte ehun familiak baino ez dute eman izena.

Haur sahararrak Euskal Herrira iritsi berri. Argazkia: EITB
Haur sahararrak Euskal Herrira iritsi berri. Argazkia: EITB
Haur sahararrak Euskal Herrira iritsi berri. Argazkia: EITB

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan Saharako haurrak Euskal Herrian hartzen dituzten elkarteek deialdi berezia egin dute, "Oporrak bakean" egitasmoaren baitan, 8 eta 12 urte arteko 400 neska-mutiko ekartzeko; izan ere, oraingoz ehun familiak baino ez dute eman izena.

Saharako haurrak duela bi hamarkada hasi ziren udan Euskal Herrira etortzen. Bizipoza ematen die bi hilabetez errefuxiatuen kanpalekuak utzi eta ongi elikatu, osasun azterketak egin eta itsasoan edota igerilekuetan bainatzeko aukerak.

Itziar Goienetxe da haurrak hartu izan dituenetako bat. Tiba 8 urteko sahararra ekarri zuten etxera iaz, eta basamortutik, gerratik eta 45 graduko bero sapatik alde egin ahal izan zuen bi hilabetez.

Dena dela, elkarteek jakinarazi dute gero eta familia gutxiago animatzen direla haur hauek etxean hartzera.

Elixabete Izagirre Sahara Bizi elkarteko ordezkariak Euskadi Irratiari azaldu dio 300 haur sahararren oporrak zintzilik daudela orain, eta herritarrak animatu ditu "Oporrak bakean" egitasmoan izena ematera apirilaren amaieran epea amaitu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Iparraldea albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendebaldeko Sahara