Gizartea -

Aste Santua

Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira

522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.

Auto-ilarak AP8 autobidean, Irunen (Gipuzkoa), Baionarako (Lapurdi) noranzkoan. Trafiko Zuzendaritza
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Irunen (Gipuzkoa), Baionarako (Lapurdi) noranzkoan.
Auto-ilarak Santurtzi eta Muskiz artean, Kantabriarako noranzkoan

0:22

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal errepideetan arratsalde zaila igaro ostean, ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da.

Arratsaldean 9 kilometroko auto-ilarak izan dira Irunen (Gipuzkoa), AP-8 autobideko Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan. Auto-ilara horiek, gainera, arazoak eragin dituzte ibilgailuen dentsitateagatik, bai GI-636 errepidean, bai N-121-A errepidean, baita mugara bidean ere.

Halaber, auto-ilara luzeak izan dira AP-1 eta N-1 errepideen arteko loturan, Armiñonen (Araba), Madrilerako noranzkoan.

Horrez gain, AP-8an, Kantabriarako noranzkoan, Santurtzi eta Muskiz artean (Bizkaia) auto-ilarak eta trafiko oso geldoa izan dira.

522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, errepideen egoera kontsultatu 011 telefonoan edo trafikoa.euskadi.eus webgunean, TrafikoaEJGV (Android / iOS) aplikazioan edo eitb.eus-en webkameretan. Baita Radio Euskadiko eta Euskadi Irratiko buletinetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Aste Santua 634 errepide nazionala Oporrak A-15 autobia