Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Radio Euskadik 40 urte, Trans Ikusgarritasuna eta kontrol saioa Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Radio Euskadik 40 urte. Argazkia: EITB Media.
Radio Euskadik 40 urte. Argazkia: EITB Media.
Radio Euskadik 40 urte. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Radio Euskadik 40 urte: Radio Euskadik lau hamarkada bete ditu gaur, eta programazio berezi eta irekiarekin ospatuko du. 1983ko martxoaren 31n, Bilboko Kale Nagusiko 85. zenbakian izan zen lehen emisioa. Egun 146.000 entzule ditu irratiak. 'Ganbara' saio bereziarekin eman diote bart hasiera Radio Euskadiren 40. urteurrenari.

- Trans ikusgarritasuna: Gaur, martxoak 31, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna da eta EITB bat egingo du horrekin, #EKIN_aniztasuna kanpainaren bitartez. Hala, biztanleria kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko asmoarekin, EITBk agerian utzi nahi du pertsona guztien giza eskubideak defendatzeko beharra, haien orientazio sexuala, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere, eta jasaten duten diskriminazioarekin amaitu.  

- Kontrol saioa Legebiltzarrean: Besteak beste, Haur Hezkuntzako eskolatzeari buruz, Aberri Egunari buruz edo ustelkeriaren aurkako fiskaltzari buruz galdetuko diote taldeek gobernuari. 09:30ean hasita, eitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Eguneko albisteak Albisteak EITB LGTBI