Gizartea -

ARABA

Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban, Iberiar penintsulako lehena

Kanidoen familiako ugaztun haragijale hau ohikoa da Balkanetako penintsulan, baina aurreko mendearen amaieratik inguruko herrialdeetara zabaldu da.

Urre koloreko txakala. Egile eskubiderik gabeko irudia
Urre koloreko txakala. Egile eskubiderik gabeko irudia
Urre koloreko txakala. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urre koloreko txakal (Canis aureus) baten gorpua aurkitu zuten iragan urtarrilean Araban, Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez. Kanidoen familiako ugaztun haragijale hau otsoaren antzekoa da eta ohikoa da Balkanetako penintsulan, baina aurreko mendearen amaieratik inguruko herrialdeetara zabaldu da. Hain zuzen ere, Iberiar penintsulan atzematen duten lehena da.

Arabako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 8an kanido baten gorpua aurkitu zuten A-1 errepidean, Agurain parean.

Hildako animalia bidetik erretiratu eta azterketa sakonagoa egin zioten. Gorpuari egindako nekropsiak baieztatu zuen ez zela otso iberiarra, ezta otsoaren eta txakurraren arteko hibridoa ere.

Garezurra eta aurpegia txikituta bazituen ere, Martiodako Basanimaliak Suspertzeko Egoitzako lantaldeak aditzera eman zuen txakal bat izan zitekeela, baina ziurtatu egin behar zela. DNA probaren emaitzak ondorioztatu zuen urre koloreko txakal bat zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Animaliak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa