Gizartea -

Demografia

Nafarroa eta EAE, Europako bizi itxaropen altuena duten hamar erkidegoen artean

Nafarroan 84,8 urtekoa zen bizi itxaropena 2021ean eta 84,0 urtekoa EAEn. Nafarroako emakumeak dira bizi itxaropen handiena dutenak, 87,6 urtekoa, zehazki, europako hirugarren altuena.

Adineko emakumeak. Irudia: PXhere.
Adineko emakumeak. Irudia: PXhere.
Adineko emakumeak. Irudia: PXhere.

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europan bizi itxaropen handiena dutenen artean daude Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak. Nafarroa zehazki, Europako hirugarren eskualdea da bizi itxaropenaren podiumean, 84,4 urteko bizi itxaropenarekin,  eta 10. postuan da EAE 84,0 urteko bizi itxaropenarekin. Hala ondorioztatu daiteke Eurostatek Europako eskualdeetako hilkortasunari buruz martxoan argitaratu duen txostenetik; 2021 ari dagozkion datuak dira. 

Jaiotzean bizi-itxaropen handiena zuen EBko eskualdea Ticino (Suitza) izan zen 2021ean, 85,7 urteko bataz bestekoarekin. Bigarren Madril izan zen (85,4 urte), eta ondoren Nafarroa (84,8 urte). 

Nafarroako emakumeak dira Europan bizi itxaropen handienetakoa dutenak, 2021ean jaiotako neska nafar batek 87,6 urteko bizi itxaropena baitu, Madrilgoen (88,2 urte) eta Ticinokoen (87,9) atzetik. 2021ean jaiotako EAEko neskek 87,0 urteko bizi itxaropena dute. 

Gizonezkoei dagokionez, 2021ean jaiotako gizon nafarrek 81,9 urteko bizi itxaropena dute eta 80,4koa EAEkoek.  

Akitanian apalagoa da bizi itxaropena. Rankin orokorrean 44. postuan da eskualdea, 83,1 urteko bizi itxaropenarekin; bertan 2021ean jaiotako emakumezkoek 86,1 urteko bizi itxaropena dute eta 80,1 urtekoa gizonezkoek

Espainiar estatuan 83,3koa da batez besteko bizi itxaropena (86,2 emakumezkoena eta 80,4 gizonezkoena) eta Frantziar estatuan (behin behineko datua) 82,4koa da (85,5 emakumezkoak eta 79,3 gizonezkoak).

Bizi itxaropenaren Europako mapa. Irudia: Eurostat.

Bizi itxaropenaren Europako mapa. Irudia: Eurostat.

Covid-19aren eragina

Datu orokorrak kontuan hartuz gero, Europar Batasunean, 2021ean, jaiotzako bizi-itxaropena 80,1 urtekoa zen. 2019an, jaiotzako bizi-itxaropena 81,3 urtera iritsi zen, baina 2020an 80,4ra jaitsi zen (-0,9 urte), eta 2021ean are gehiago murriztu zen (-0,3 urte 2020arekin alderatuta), ziurrenik Covid-19aren pandemiak eragindako bat-bateko hilkortasunaren igoeraren ondorioz. 

Gure erkidegoetan ere nabari da 2020an beherakada hori. Nafarroan, esaterako 85 urtekoa zen bizi itxaropena 2019an eta 83,4koa 2020a. 2021ean pandemia aurreko baliora gerturatu da, 84,8, hura harrapatu gabe, ordea. 

Antzekoa gertatzen da EAEn ere, 84,5 urteko bizi itxaropena zuten 2019an jaiotakoek eta 83,4koa 2020an jaiotakoek. 2021eko gorakadarekin pandemia aurreko baliotik puntu erdira gelditzen da bizi itxaropena. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea