Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUAK
Sestaoko motor-gidari bat hil da Asturiasen izandako istripuan
Ezbeharra 12:45 aldera geratuta da, A-8 errepidean, Colunga parean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
56 urteko Sestaoko gizonezko bat hil da eguerdian, A-8 errepidean, Asturiasen izan duen istripuan. Colunga herriaren parean izan du ezbeharra.
12:45 aldera gertatu da motor-istripua, 347,1 puntu kilometrikoan, Galiziarako noranzkoan.
Guardia Zibilak ikereta ireki du zer gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea