Gizartea -

ZORNOTZA

3 eta 6 urte bitarteko zigorrak ezarri dizkiete Alexandru Ionita Zornotzan jipoitu zuten zortzi adingabeei

Auziko epaileak frogatutzat jo du gaztea hiltzeko ahalegina egin zutela, eta, beraz, adin txikikoen zentro itxi batean sartu beharko dute. Ikerketaren arabera, 16 pertsonak parte hartu zuten 2021eko uztaileko jipoian. Gainerakoak adin nagusikoak dira eta ez dituzte oraindik epaitu.

Alexandru Ionita amari besarkada ematen. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Alexandru Ionita amari besarkada ematen. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Alexandru Ionita amari besarkada ematen. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko uztailean Alexandru Ionita Zornotzan jipoitu zuten zortzi adingabeei hiru eta sei urte bitarteko zigorrak ezarri dizkiete, kasuaren gertuko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez.

Ikerketaren arabera, 16 pertsonak parte hartu zuten 2021eko uztailaren 25ean Alexandru Ionitari Zornotzan eman zioten jipoian. Erdiak adin txikikoak dira, eta horiek dira orain epaitu eta zigortu dituztenak.

Auziko epaileak frogatutzat jo du gaztea hiltzeko ahalegina egin zutela, eta, beraz, adin txikikoen zentro itxi batean sartu beharko dute.

Auzipetu guztien zigorrak batuta, 32 urte ezarri dizkiete. Epaiaren arabera, erasoan parte hartze handiena izan zuen gazteak sei urteko zigorra bete beharko du, beste hiruk, bost urtekoa; bik, lau urtekoa, eta beste batek, hiru urtekoa. Halaber, zigorra betetakoan, bi urteko zaintzapeko askatasuna bete beharko dute, eta zigor handiena dutenek sei urteko urruntze agindua. Zortzigarrenari, ostera, hiru urteko zaintzapeko askatasuna jarri diote.

Jipoian nahasitako gainerakoak adin nagusikoak dira, eta ez dituzte oraindik epaitu. EITB Mediak jakin duenez, instrukzio fasea amaitu, da eta epaiketa hiru hilabete barru egingo da Bizkaiko Lurralde Auzitegian.

Alexandru Ionita gazteak heriotza arriskua gainditu zuen, baina ondorio konponezinak utzi zizkion erasoak. Gaur egun, ohean etzanda igarotzen ditu egunak, ibili eta hitz egin gabe.

Horrelakoa da Alexandru Ionita gaztearen bizitza, erdi hilik utzi zuen jipoia jaso eta urte eta erdira
Horrelakoa da Alexandru Ionita gaztearen bizitza, erdi hilik utzi zuen jipoia jaso eta urte eta erdira
Horrelakoa da Alexandru Ionita gaztearen bizitza, erdi hilik utzi zuen jipoia jaso eta urte eta erdira

2:14
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Amorebieta-Etxano albisteak Epaiketak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gazteak gaur Durangaldea azken ordukoa