Gizartea -
NAFARROA
Espetxeratu egin dute Atarrabian urtarrilean izan zen hilketagatik atxilotutako gizona
Ikertuari Alfredo Ogando Ucetaren hilketa leporatzen diote. Hilketaren ostean Dominikar Errepublikara ihes egin zuen eta astelehenean handik itzuli zenean atxilotu egin zuten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak espetxera bidali du, behin-behinean eta bermerik gabe, urtarrilean Atarrabian Alfredo Ogando Uceta hiltzea egotzita astelehenean Madrilgo aireportuan atxilotutako gizona.
Hilketa gertatu eta gutxira ustezko hiltzaileak Dominikar Errepublikara ihes egin zuen, eta handik itzuli zenean atxilotu zuten Madrilen.
Gaurko saioan, fiskalak atxilotua behin-behinean espetxeratzeko eskatu du, eta akusazio partikularrak bat egin du eskaera horrekin. Defentsak, berriz, horren aurka egin du.
Sumarioa sekretupean dago.