Gizartea -

BIZKAIA

Lau pertsona ospitaleratu dituzte, Santurtzin piztutako sutean kea arnasteagatik

Hamar solairuko etxebizitza eraikina jendez hustu dute, baina garrak itzali ondoren bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Santurtziko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bizkaiko Jaurerria kaleko hamar solairuko eraikin batean hasi da sua 03:14an, eta jendez hustu egin dute.

Osasun langileek bi bizilagun eta bi ertzain artatu dituzte kea arnasteagatik. Ondoren, San Eloyko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman dituzte.

Suhiltzaileek sua itzali dute 05:30ean, eta bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi albisteak Bizkaia Suteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea