Gizartea -

animalien eskubideak

Animalien ongizatearen legea behin betiko onartu du Kongresuak

Senatuan erantsitako 15 zuzenketa partzialetatik 10 onartu ditu Behe Ganberak. Dena ondo bidean, sei hilabete barru sartuko da indarrean.

Lege proiektuak testutik kanpo utzi ditu ehiza txakurrak. EITB Media
Ehiza txakur batzuk.
Lege proiektuak testutik kanpo utzi ditu ehiza txakurrak. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak behin betiko onartu du animalien eskubideak eta ongizatea babesteko legea. Senatuan erantsitako zuzenketak eztabaidatu eta horien inguruan erabaki du Kongresuak, 10 bat onartuta. Hori horrela, behin betiko testua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko prest geratu da. Okerrik ezean, sei hilabete barru sartuko da indarrean

Senatuan erantsitako zuzenketa partzialak ez ezik, animalien kontrako tratu txarren inguruan Zigor Kodean jasotakoen erreforma ere eztabaidatu dute Kongresuan, baina oraindik ez dute bozkatu. 

Aldaketa garrantzitsuenak

Zehazki, Senatuko 15 zuzenketatik 10 onartu ditu Behe Ganberak. Besteak beste, jatorrizko proiektuaren hainbat artikulu kendu dituzte (II. atala, esaterako, guztiz ezabatu dute) eta bere horretan utzi dute animalien babeserako elkarteetan laguntza eta boluntariotza programak edukitzeko betebeharra. 

Bestalde, etxerik gabeko pertsonek animaliak edukitzen jarraitu ahalko dute, horregatik isuna jaso gabe (proiektuaren aurreneko testuak hala zuen jasoa, baina Senatuko zuzenketetan aldatu zuten). 

Halaber, jabeek eta txakurrek ez dute sozializazioaren inguruko azterketa bat gainditu beharko, eta erakunde publikoak ez dira derrigortuta egongo kaleko katuak esterilizatu eta mikrotxipa jartzera.  

EAJk salatu duenez (Ganberak ez ditu jeltzaleek Senatuan aurkeztutako zuzenketak onartu), legeak EAEko eskumenak urratzen ditu eta "zentralizatzailea" da oso.  

Bestalde, eztabaidatzeko dagoen beste lege proiektuari —Zigor Kodearen erreforma— dagokionez, 10 bat zuzenketa aurkeztu dituzte taldeek. Kasu horretan, baina, gehiengo osoaren (176 boto) babesa behar da zuzenketak aurrera ateratzeko. 

Lege proiektua etxeko animaliei eta aske ez dauden espezie basatiei dago zuzenduta, eta bazter uzten ditu ehizarako, artzaintzarako eta kirola egiteko erabiltzen diren txakurrak, baita polizienak ere. Halaber, etxebizitzetan onartutako animalien zerrenda jasotzen du, 200.000 eurora arteko zigorrak aurreikusten ditu eta animalien dendetan txakurren salmenta debekatzen du.

Zer gertatuko da animalien dendekin?
Zer gertatuko da animalien dendekin?
Zer gertatuko da animalien dendekin?

2:17
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak