Gizartea -

Hilketa

Madrilen atxilotu dute Atarrabian urtarrilean izan zen hilketaren ustezko egilea

Alfredo Ogando urtarrilaren 15ean hil zuten Nafarroako herrian. Hilketaren ustezko egilea Madrilgo aireportuan atxilotu dute, Dominikar Errepublikatik itzuli denean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan zen urtarrilaren 15ean Atarrabian hil zuten Alfredo Ogando Ucetaren ustezko hiltzailea Madrilen atxilotu dute. Adolfo Suarezek, ustezko egileak, Dominikar Errepublikara egin zuen ihes hilketa gertatu eta gutxira. Handik itzuli denean, Madrilgo aireportuan atxilotu dute.

Polizia Nazionalak eta Foru Poliziak hartu dute parte operazio honetan. Atxilotua ostegunean utziko dute Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku, bertako iturriek adierazi dutenez.

Alfredo Ogandoren hilketa urtarrilaren 15eko goizaldean gertatu zen, Atarrabiako Landazabal industrialdean. Ogando, 48 urtekoa, arma zuriz egindako hainbat zauriren ondorioz hil zen. Une hartan jakinarazi zutenaren arabera, usteko hiltzaileak ihes egin zuen, eta Polizia agenteak haren arrastoak ikertzen ari ziren.

Hainbat egun geroago, beste gazte bat atxilotu zuten Madrilen, hilketaren ustezko hiltzaileari laguntzea leporatuta. Epaileen esku utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Delituak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Madril albisteak gaur Erailketak Dominikar Errepublika albisteak