Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

33 urteko gazte bat larri zauritu da Elizondora bidean izandako istripuan

22:54 aldera izan da ezbeharra. Ibilgailua errepidetik irten da NA8307 errepidean, pareta baten kontra jo eta irauli egin da.

Istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko baztandar bat larri zauritu da gaur gauean NA8307 errepideko 2,250 kilometroan, Elizondora doan errepidean, izandako zirkulazio-istripu batean.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 22:54an gertatu da. Ibilgailua errepidetik irten, pareta baten kontra jo eta irauli egin da.

Gidaria larri zauritu da eta Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian. Bakarrik zihoan autoan istripua izan duenean.

Foruzaingoak atestatua ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko eta trafikoa bideratzen aritu da errepidea erabat ireki arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan Trafiko istripuen biktimak