Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, Hanburgoko tiroketa eta omenaldia terrorismoaren biktimei

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Jose Luis Escriva ministroa. EFE
Jose Luis Escriva ministroa.
Jose Luis Escriva ministroa. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pentsioen erreforma: Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da gaur pentsioen erreformaren inguruan akordioa ixteko asmoz. Izan ere, Europako Batzordearen oniritzia izango lukeen ituna adostu du "ia". 

- Hanburgoko tiroketa: Zazpi pertsona hil dira bart eta zortzi zauritu Hanburgon (Alemania iparraldea) Jehovaren lekukoen zentro batean izandako tiroketa batean. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina eguerdirako prentsaurrekoa agindu du eskura dituen datuak jakinarazteko. 

- Omenaldia terrorismoaren biktimei: Jaurlaritzak, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren eskutik, aitortza egingo die gaur terrorismoaren biktimei. Erabat argitu ez diren kasuetako ETAren terrorismoaren biktimen senideei "Oroitzapen eta Aitorpenerako koadernoak" delakoak emateko ekitaldia egingo dute, kaltetutako 52 familiari aintzatespena egiteko. 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Donostia Iruñeko bideoak Iparraldea bideoak Eusko Legebiltzarra bideoak Baionako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Manifestazioak gaur Feminismoa gaur Emakumeen Eguna