Gizartea -

kartzelak

EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak

Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.

Arabako espetxean izan zen lehen heriotza, otsailaren 28an. Argazkia: EITB Media
Arabako espetxea.
Arabako espetxean izan zen lehen heriotza, otsailaren 28an. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzen harira ofiziozko ekinbidea abiatu du Arartekoak

Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza. 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik bere ziegan. Biharamunean, martxoaren 1ean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen. Erizaintza-moduluan zegoen gaitz fisiko bat osatzen, eta bertan aurkitu zuten zerraldo. 

2021eko urritik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kudeaketaren eskumena du Eusko Jaurlaritzak, eta hala, bi heriotza horien inguruko ikerketa abiatuta du, eta suizidioei aurre egiteko protokoloa berrikusten ari da

Manu Lezertuak zuzentzen duen bulegoaren arabera, espetxe administrazioak, erakunde publiko den aldetik, bizitzeko eskubidea bermatu behar du, beste ezeren gainetik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Presoak Arartekoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak