Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, M8ko manifestazioak eta solasaldi feminista EITB YouTuben
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Emakumeen Nazioarteko Eguna: Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna izango da gaurkoa, eta dozenaka ekitaldi daude deituta Euskal Herri osoko herri eta hirietan. Mugimendu feminista kalera aterako da "zaintzaren merkantilizazioa" salatzeko eta alternatiba gisa "zaintzarako eskubide kolektiboa" proposatzeko.
- M8ko manifestazioak: Milaka emakume aterako dira gaur kalera, herri eta hirietan deituta dauden mobilizazioetan. Hona hemen deialdi nagusien lekuak eta orduak.
- Solasaldi feminista EITBren Youtubeko kanalean: EITB taldeko hedabideetako edukiak atari berezian biltzeaz gain, eitb.eus-ek emakume gazteak protagonista izango dituen erreportaje eta solasaldiak landuko ditu, feminismoaren belaunaldi berrien mezua zein den ezagutzeko. Gaur, solasaldi feminista zuzenean eskainiko da EITBren YouTubeko kanalean, 21:00etan.