Gizartea -
Adimen artifiziala
8 adimen artifizial lanean edo zure egunerokoan erabiltzeko
ChatGPT, Dall-e eta MidJourney dira ezagunenak, baina mota askotarikoak daude. Hemen dituzu zortzi.
EITB Media
Adimen artifiziala zientzia-fikzioa iruditu zaigu beti, baina errealitatea da jada eta iraultza teknologikoa ekarri du. Ez bakarrik industriaren eta ikerketaren sektoreetan bakarrik; norbanakoen egunerokoan ere erabilera anitz izan ditzake.
Hona hemen adimen horietako batzuk:
- ChatGPT: Adimen artifizial hau 2023ko izarra izaten ari da. Hainbat gauza egiteko gai da, hala nola edozein galderari erantzun (dilema filosofikoei ere bai), istorioak sortu, eskutitzak idatzi, filmak gomendatu, liburuak laburbildu... Euskaraz ere hitz egiten du, baina hori bai: hizkuntza maila oso eskasa du oraingoz. Aldea ikus dezazuen, eskaera bera egin diogu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez:
gaztelaniaz:
Ingelesez:
Euskaraz:
- Dall-e: Irudiak sortzeko gehien erabiltzen den adimen artifizial generatiboa. Gai da edozein agindu edo deskribapen irudi bihurtzeko. Hemen EITBrentzat logo berria diseinatzea eskatu diogu:
Eskakizun bitxiena ere bete dezake. Hemen, sanferminetako entzierro bat sortzea eskatu diogu, baina pandekin, zezenen ordez:
Beste adimen artifizial batzuk:
- MidJourney: Irudien sorkuntza munduan erabilgarria den bete adimen artifizial generatibo bat.
- Ellie: Egunean mezu elektroniko asko jasotzen badituzu, aplikazio horiei guztiei erantzuteko gai da. Gainera, zure idazteko modura egokitzen da, mezua jasotzen duen pertsonak zuk idatzi duzula sinisteko. Bateragarria da Gmailekin.
- You: Adimen artifizial hau ChatGPTren antzekoa da, baina ezberdintasun azpimarragarri bat dauka: Interneterako konexioa du, eta horri esker eguneratutako informazioa emateko gai da. Beste alde positibo bat da informazio iturriak aipatzen dituela, eta horren arabera norberak ondoriozta dezakeela emandako erantzuna fidagarria den edo ez. Dena dela, ingelesez baino ez du erantzuten.
- Chatsonic: Google oinarri hartuta, erantzun azkarrak eskaintzen dituen chatbota da
- Jasper: Blogetarako edukiak sortzen dituen SEO tresna da.
- Stablle Diffusion: Dall-e eta MidJourney aplikazioen alternatiba da.