Gizartea -

Martxoak 8

“Zaintzaren merkantilizazioa” salatuko du Bilboko Mugimendu Feministak martxoaren 8an

Martxoaren 8an, manifestazioa egingo dute zaintza-lanak "emakumeek, batez ere, migratu eta arrazializatuek" egiten dituztela salatzeko, eta "zaintzaren eskubide kolektiboa" aldarrikatuko dute.

Bilboko Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
Bilboko Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
''Zaintza lanak emakume migratu eta arrazalizatuek'' egiten dituztela salatuko du Bilboko Mugimendu Feministak

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Mugimendu Feminista kalera aterako da asteazkenean, martxoaren 8an, "zaintzaren merkantilizazioa" salatzeko eta "zaintzaren eskubide kolektiboa" alternatiba gisa proposatzeko.

Bizkaiko hiriburuan gaur egin duten prentsaurrekoan, gizarte honetan "gizonezkoen ihesa eta zaintzaren merkantilizazioa" gertatzen direla ohartarazi nahi izan dute. Horien hitzetan, "bizitzari eusten dioten zaintza-lanak emakumeek egiten dituzte; batez ere, emakume migratu eta arrazalizatuek".

Mugimenduko bozeramaileetako batek, Amanda Verronek, gehitu duenez, zaintza-lan horiek "ez dira lan gisa onartzen, eta esplotazio egoeran egiten dira". Horrekin batera, "euren bizimodua zaintza lanak egiteko utzi behar izan duten emakume guztientzat justizia eta erreparazioa" eskatu ditu.

Sistema honen alternatiba gisa, "zaintzarako eskubide kolektiboa" aldarrikatu du Bilboko Mugimendu Feministak, eta "zaintza komunitarioen sistema publikoa" lortzeko borrokatuko direla iragarri du. Horrela, gaur egungo "gizarte antolaketa heteropatriarkala, kapitalista, kolonialista, ijitoen kontrakoa eta kapazitista errotik eraldatu" nahi dute.

"Amaitu zaizue zainketarekin negoziatzea. Feminismoa da alternatiba" lelopean egingo da manifestazioa asteazkenean, martxoaren 8an, 19:30ean hasita, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna