Gizartea -

Jaiotzak

3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak, eskuragarri: Nola eskatu?

Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

Familientzako diru-laguntzak.
Familientzako diru-laguntzak.
Familientzako diru-laguntzak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur abian jarri dituen laguntzak 200 eurokoak dira seme-alaba bakoitzeko, horiek 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuetan, 100 euro gehigarrikoak hirugarren edo hurrengo seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte.

Alabak edo semeak % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira, eta hilabeteko laguntza jasotzeaz gain, ume bat baino gehiagoko erditzeek eta adopzio anitzek aparteko laguntza jaso ahalko dute.

Nola eskatu dirulaguntza?

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriei buruzko informazioa jasotzeko: 945 062 040 eta umeak@euskadi.eus. Hurrengo helbidean, gainera, argibide batzuk jarri dituzte: euskadi.eus/hilekolaguntzak.

Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Umeak Aitak albisteak Dirulaguntzak gaur