Gizartea -
Indarkeria matxista
18 urteko mutil bat espetxeratu dute, Bergaran emakume bati hiru sexu-eraso egitea egotzita
Erasoak otsaileko hiru egunetan gertatu ziren, bertako etxebizitza batean. Biktimak, ustezko egileak behartuta, sexu-askatasunaren aurkako hiru eraso jasan zituen etxe horretan.
EITB Media
Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Bergaran (Gipuzkoa), emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Erasoak otsaileko hiru egunetan gertatu ziren, udalerri horretako etxebizitza batean. Ertzaintzak jakin duenez, biktimak, ustezko egileak behartuta, sexu-askatasunaren aurkako hiru eraso jasan zituen, etxe horren barruan eta epe laburrean.
Ertzaintzak astelehen arratsaldean atxilotu zuen gizona, gertakariekin zerikusia zuelakoan, eta ertzain-etxera eraman zuen, ikerketari buruzko eginbideekin jarraitzeko.
Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku utzi ondoren, epaileak atxilotua espetxeratzeko agindua eman du.