Gizartea -

Sexu erasoa

Epaileak aske utzi du Gurutzetako Ospitalean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona

Atxilotua Psikiatrian ingresatuta dagoen gaztea da, eta sexu askatasunaren kontrako delitua leporatu diote. Epaileak libre utzi arren, Ertzaintzak ikerketa zabalik du gertaturikoa argitzeko.

Gurutzetako Ospitalea. Artxiboko argazkia: Irekia
Gurutzetako Ospitalea. Artxiboko argazkia: Irekia
Gurutzetako Ospitalea. Artxiboko argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du Gurutzetako Ospitalean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita Ertzaintzak igandean atxilotu zuen gizona.

Atxilotua Psikiatrian ingresatuta dagoen gizon gazte bat da, eta sexu askatasunaren kontrako delitua leporatu diote.

EFE albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, biktima Barakaldoko ospitalean ingresatuta dagoen emakume bat da. Haren familiak jarri zuen salaketa.

Atzo epailearen aurretik pasatu ostean libre geratu bada ere, Ertzaintzak ikerketa zabalik du gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Sexu erasoak