Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ukrainako gerrak urtebete, EITB zuzenean Kievetik eta errefuxiatuei harrera Gasteizen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITBko lantaldea Kieven.
EITBko lantaldea Kieven.
EITBko lantaldea Kieven.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ukraina, urtebete gerran: Errusiaren inbasioak bere lehen urteurrena beteko du gaur, otsailak 24. Putinek gerra azkar bat bezala abiatu zuen inbasioa, baina urtebete geroago gatazkak amaiera gertu duenik ez du ematen.

-EITBren albistegiak, zuzenean Kievetik: Gaur Egun, Teleberri eta Boulevard albistegiek saio bereziak eskainiko dituzte Ukrainatik, inbasioaren lehen urteurrena dela eta.

- Harrera errefuxiatuei Gasteizen: Eusko Jaurlaritzak Ukrainarekiko elkartasuna aitortzeko ekitaldia antolatu du Lehendakaritzaren egoitzan. 10:00etan egingo dute ekitaldia, eta bertan izango dira Ukrainarekin elkartasuna azaldu duten elkarteetako ordezkariak, tartean Txernobylgo haurren harrerarekin zerikusia duten eta Errusiaren inbasioaren ondoren euren herrialdetik alde egin behar izan duten errefuxiatuei harrera egiteko euskal familiak biltzen dituzten elkarteetako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Telebista Euskal Herrian Eguneko albisteak Albisteak Gaur Egun EITB Taldea Errefuxiatuak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa