Gizartea -

Eguraldia

Izotza eta muturreko tenperatura baxuak tarteko, abisu horian izango da EAEko barrualdea gaur eta bihar

06:00etan bukatu da elurragatik ezarritako abisu horia, baina 10:00ak arte eutsiko zaio hotzagatik ezarritakoari. Bihar ere izotzagatik eta muturreko tenperatura baxuengatik abisupean egongo da lurraldearen barrualdea.

Mika bat Gasteizko parke batean, elurrez estalita. Argazkia: EFE
Mika bat Gasteizko parke batean, elurrez estalita
Mika bat Gasteizko parke batean, elurrez estalita. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du gaurko, ostirala, izotza eta muturreko tenperatura baxuengatik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barrualdean,10:00ak arte.

Goizaldean eta 06:00ak arte, bestalde, indarrean egon da elurragatik ezarritako abisu horia. Elur-kota 500-700 metrotan kokatu da, eta euri txikia egin du.

Biharkoari dagokionez, tenperatura minimoengatiko abisu horiak indarrean jarraituko du, barnealdean ez ezik, Gipuzkoako kostaldean ere, 00:00etatik 06:00etara.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, izotza espero da larunbaterako barnealdeko leku askotan, baita Gipuzkoako kostaldean ere (Bizkaiko kostaldea izango da salbuespen bakarra).

Astebururako iragarpena: eguzkia eta hotza

Gaur, hotza egiten jarraituko badu ere, egunaren zati handi batean giro eguzkitsua izango dugu. Goizaldean oraindik euria egin du eta elur-kota 500-700 metro inguruan kokatu da. Goizean, berriz, ez da prezipitaziorik espero eta hodeiak berehala desegingo dira.

Eguzkia eta hego haizea lagun, tenperatura apur bat igoko da Kantauri aldean, hala ere, fresko mantenduko da.

Bihar, larunbata, nahiko eguzkitsua izango da, baina goiza oso hotza izango da, eta izotza egingo du barnealdean eta Gipuzkoako kostaldean. Egunean zehar erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina giroa argia izango da eta eguzki tarte dezentez gozatuko dugu.

Arratsaldean hodei gehiago iritsiko dira iparraldera eta egunaren amaieran euri pixka bat egin dezake kostaldean. Kantauri aldean izan ezik, gainerako lekuetan maximoak apur bat igoko dira; hala ere, tenperatura hotzekin jarraituko dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak