Gizartea -
Sexu erasoa
Gurutzetako Ospitaleko paziente bat atxilotu dute, sexu erasoa egotzita
Atxilotua Psikiatrian ingresatuta dagoen gaztea da, eta biktima ere zentroan ingresatuta omen dago.
M. D. | EITB Media
Gurutzetako Ospitaleko paziente bat atxilotu dute, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Atxiloketa otsailaren 19an izan zen, igandean. EFE agentziak aipatutako iturrien arabera, biktima Barakaldoko (Bizkaia) ospitalean ingresatuta dagoen emakume bat da. Haren familiak jarri zuen salaketa.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sexu erasoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea