Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Orio parean

Lau ibilgailuk istripua izan dute eta bi lagun Donostia Ospitalera eraman dituzte arin zaurituta. Gutxienez, bost kilometroko auto ilarak sortu dira.

Auto ilarak AP-8 autobidean, Orio parean. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Auto ilarak AP-8 autobidean, Orio parean
Auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean AP-8 autobidean, Orion izandako istripu baten eraginez

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuk istripua izan dute gaur goizean AP-8an Orio parean, eta, ondorioz, autobidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:30 aldera gertatu da.

Bi lagun arin zauritu dira, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.

08:00etan, hiru erreietako bat zabaldu dute, Bilbora bidean. Hala ere, gutxienez, bost kilometroko auto ilarak sortu dira.

Istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da 10:30erako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Eguneko albisteak A-8 autobideko istripuak gaur