Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Donibane Lohizuneko hilketa, Kontzertu Ekonomikoa eta EITB Ukrainan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Donibane Lohizuneko hilketa: Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egingo dute 15:00etan, atzo Donibane Lohizunen izan zen hilketa gaitzesteko. Gainera, Baionako fiskal Jerome Bourrierrek ikerketaren gaineko xehetasunak emango ditu.
-Kontzertu Ekonomikoa: Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoari, EAEko Kontzertu Ekonomikoari eta Kupoari lotutako lege proiektuak bozkatuko dituzte Kongresuan.
- EITB Ukrainan: Gerra piztu zenetik urtebete bete denean, ETBk Ukrainatik emango ditu, zuzenean, gaurko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea