Gizartea -

Gertakaria

"Etorkizuneko belaunaldiei jakintza transmititzen dieten irakasleen minarekin" bat egin du Macronek

Frantziako presidentea atsekabetuta agertu da Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo bateko irakaslearen hilketagatik. "Nazioa zuen alboan dago", idatzi du Macronek Twitterren.

Emmanuel Macron. Artxiboko irudia: EFE
Emmanuel Macron.
Emmanuel Macron. Artxiboko irudia: EFE

M. D. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo bateko irakaslearen hilketa deitoratu du.

"Familiaren, lankideen, ikasleen eta etorkizuneko belaunaldiei jakintza transmititzen dieten irakasleen mina sentitzen dut", idatzi du Macronek Twitterren.

"Nazioa zuen alboan dago", gaineratu du presidenteak.

Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea deitu du biharko, osteguna, 15:00etan, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo pribatu batean hildako irakaslearen omenez. Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira.

16 urteko ikasleak, ustezko hiltzaileak, ez dauka aurrekaririk. Hilketagatik inputatu dute, Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lapurdi Irakasleen albisteak Emmanuel Macron Erailketak albisteak