Gizartea -

Gertakaria

Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea ezarri du, Donibane Lohizunen hildako irakaslearen omenez

Pap Ndiaye eta Stanislas Guerini ministroek agerraldia egin dute lizeoaren aurrean, eta iragarri dute establezimendu guztietan omenaldia egingo zaiola bihar, osteguna, 15:00etan.

Pap Ndiaye, Donibane Lohizuneko lizeoaren aurrean. Argazkia: EFE
Pap Ndiaye, Donibane Lohizuneko lizeoaren aurrean.
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'

0:59

M. D. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea deitu du biharko, osteguna, 15:00etan, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo pribatu batean hildako irakaslearen omenez.

Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira, eta elkartasuna eta babesa adierazi diete San Tomas Akinokoa lizeoari eta, oro har, hezkuntza komuntateari

Erasoa 09:30 aldera gertatu da. Ikaslea lekutik altxa, atea blokeatu eta irakaslea labankatu du bularrezurrean. Erasoaren ostean, "deabruak hartuta" zegoela adierazi duela esan dute ihes egitea lortu duten zenbait ikalek. Gainerakoak, baina Poliziaren aginduz, geletan gelditu behar izan dute.

16 urteko ikasleak, ustezko hiltzaileak, ez dauka aurrekaririk. Hilketagatik inputatu dute, Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Erailketak Lapurdi Frantziako Gobernua Irakasleak azken ordukoa