Gizartea -

GERTAKARIA

Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen ikaslea hilketagatik inputatu dute

San Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatu da erasoa, aurrez pentsatutako hilketa gisa ikertuta. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu, eta aurrekaririk ez. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.

Donibane Lohizuneko Saint Thomas Daquin lizeoko ikastetxean gurasoak ikasleen zain.
Donibane Lohizuneko Saint Thomas Daquin lizeoko ikastetxean gurasoak ikasleen zain.
Donibane Lohizuneko Saint Thomas Daquin lizeoko ikastetxean gurasoak ikasleen zain.

M. D. | A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilketagatik inputatu dute Donibane Lohizuneko (Lapurdi) San Tomas Akinokoa lizeo pribatuan irakasle bat hil duen Bigarren Hezkuntzako ikaslea, Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenaren arabera. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu, eta aurrekaririk ez. Hildakoa, berriz, 50 urteko emakumea da, gaztelerako irakaslea.

Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa Donibane Lohizunen izan da. Frantziako Gobernuak elkartasuna eta babesa helarazi die lizeoari eta, oro har, hezkuntza komunitateari, eta minutu bateko isilunea iragarri du biharko, osteguna, 15: 00etan establezimendu guztietan.

Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'

0:22

Erasoa 09:30 aldera gertatu da. Ikaslea lekutik altxa, atea blokeatu eta irakaslea labankatu du bularrezurrean. Erasoaren ostean, "deabruak hartuta" zegoela adierazi duela esan dute ihes egitea lortu duten zenbait ikalek. Gainerakoak, baina Poliziaren aginduz, geletan gelditu behar izan dute.

Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu

0:48

Hasiera batean emakumea larri zegoela jakinarazi badute ere, bertaratu diren osasun langileek ezin izan diote bizitza salbatu, eta bertan hil da, 11:00ak aldera, zauri larrien ondorioz. Baionako Fiskaltzak baieztatu du haren heriotza.

Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'

0:59
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Umeak albisteak Giza hilketak Lapurdiko azken ordua Irakasleen albisteak gaur