Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Adingabeei abusuak Elizan, emakumeak eta jokoa, eta Ukrainako gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Basílica de Begoña. Foto: Flickr
Basílica de Begoña. Foto: Flickr
Basílica de Begoña. Foto: Flickr

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Adingabeei abusuak Elizan: Bilboko elizbarrutiak adingabeen babeserako batzordearen jardunari buruzko memoria aurkeztuko du, sexu-abusuak oinarri dituena, 2022ko datuak aintzat hartuta.

-Emakumeak eta jokoa: Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariak "Emakumea eta Ausazko Jokoak" jardunaldia gidatuko dute. Jokoaren Euskal Behatokiak egindako ikerketaren emaitzak ere aurkeztuko dituzte bertan.

- Ukrainako gerra: EiTB Ukrainan da, gerra hasi zenetik urtebete betetzen den honetan. Gaurkoan, Errusiako presidente Vladimir Putinek atzo egindako adierazpenek ere soka luzea ekarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Errusia berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Elizan izandako abusuen kasuak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa