Gizartea -

Txertoak

Haurrak txertatzearen itxurak egiten zituen Santurtziko erizainaren aurkako salaketa jarri dute

Familien abokatuaren esanetan, bi helburu ditu ekintza honek: erizainak lan egiteari utzi diezaiola eta Osakidetzak ardura bere gain har dezala.

Txertoak jaso ez zituzten haurren gurasoak. Argazkia: EITB Media.
Txertoak jaso ez zituzten haurren gurasoak. Argazkia: EITB Media.
Txertoak jaso ez zituzten haurren gurasoak. Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtziko 42 familiak salaketa jarri dute elkarrekin Barakaldoko Instrukzio Epaitegian Kabiezes auzoko osasun-zentroan haurrak txertatzen zituela itxurak egiten zituen erizainaren aurka.

Salaketak bi ustezko delitu aipatzen ditu: dokumentuak faltsutzea eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea. Dokumentuan azaltzen denaren arabera, erizainak "adin txikikoen txertoen egutegia betetzen zuen txertoak jarri ez arren" eta "Osakidetzak eskura jarritako materiala ez zuen egoki erabiltzen"; "alferrik galtzen zuen, ez baitzion zegokion erabilera ematen".

Behin errejistroa eginda, epaitegiak familiak deitu ditu auzian deklaratu eta salatzen dena berretsi dezaten. Ondoren, maiatzaren 4ean, erizainak joan beharko du Barakaldoko auzitegira, instrukzio penal honetan ikertu gisa deklaratzera.

Aitzol Asla familien abokatuaren hitzetan, prozesu honen helburuak bi dira: alde batetik, "erizainari kolegiatu zenbakia kentzea eta honela lan egitea eragoztea" eta, bestetik, "Osakidetzak ardura bere gain har dezala, itxura batean, denbora luzez izan zirelako gertakizun larri hauek".

Kasua 2022ko urrian eman zen ezagutzera. Orduan, hainbat gurasok Osakidetzari erizain honen ekintzen berri eman zioten. Haien ustez, jarrera susmagarria zeukan "txertoen aurkako komentarioak egiten" zituelako eta "txertoa ematean, azkarregi, modu prezipitatuan" aritzen zelako.

Ezkerraldea Enkaraterri Gurutzeta ESIko pediatria sailak ikerketa abiatu zuen eta hainbat proba serologiko egin zizkien adin txikikoei, haien gorputzetan zeuden antigorputzen maila jakiteko. Ondoren, espedientea zabaldu zion erizainari eta bere ardurapean zeuden 400 umeei zabaldu zien ikerketa.

Azkenik, 50 familiei deitu zieten analisi serologikoetatik ateratako emaitzen berri emateko eta txertoaren dosi bat gehiago jartzea eskaini zieten "antigorputzek maila egokia har zezaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Santurtzi argazkiak Barakaldo Salaketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak Erizaintza gaur Txertoak