Gizartea -

Jaiotzak

Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahalko dira 3 urtetik beherako seme-alabak dituztenentzako laguntzak

Gurasoek 200 euroko dirulaguntza jasoko dute seme-alaba 3 urtetik beherakoa denean, eta 100 euro hirugarren seme-alabak edo hurrengoek 7 urte bete arte.

Jaioberria.
Jaioberria.
Jaioberria.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 1ean irekiko da seme-alabak beren kargura dituzten familiek hileroko dirulaguntza berria eskatzeko epea. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak 200 eurokoak dira 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuetan, 100 euro gehigarri beste seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte. Iñigo Urkullu lehendakariak 2022ko maiatzean iragarri zuenez, neurriaren helburua da "jaiotza tasetan joera negatiboa aldatzea".

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak jakinarazi du Jaurlaritzak bihar, asteartea, onetsiko duela laguntza berria gobernu bileran, eta, nabarmendu duenez, "oso neurri garrantzitsua da". "Gure aurrekontutik 110 milioi euro baino gehiago bideratu ditugu prestazio horiei aurre egiteko. Laguntza ekonomiko hauek euskal herritarrei nahi adina seme-alaba izaten laguntzea espero dugu", gaineratu du. 65.000 pertsona inguru baliatu ahalko dira laguntzaz.

Adin baldintzak betetzen dituzten euskal familia guztiek hileko laguntza kobratu ahalko dute beren ardurapean duten seme-alaba bakoitzeko, jaiotzagatik, adopzioagatik, adopzio aurreko bizikidetzarako zaintza eskuordetzeagatik edo tutoretzagatik.

Alabak edo semeak % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira, eta hilabeteko laguntza jasotzeaz gain, ume bat baino gehiagoko erditzeek eta adopzio anitzek aparteko laguntza jaso ahalko dute.

Laguntza hauek arautzen dituen dekretuaren arabera, atzeraeraginezko efektua dute 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hori dela eta, adingabeak beren kargura dituzten euskal familiek urtarrileko eta otsaileko laguntza ekonomikoa ere eskatu ahalko dute. Horretarako, eskaerak egiteko epea urriaren 31ra arte luzatuko da.

Amilibia: ''Familiei nahi duten seme-alaba kopurua izateko lagunduko diegu''
Amilibia: ''Familiei nahi duten seme-alaba kopurua izateko lagunduko diegu''
Amilibia: ''Familiei nahi duten seme-alaba kopurua izateko lagunduko diegu''

0:34

Nola eskatu dirulaguntza?

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriei buruzko informazioa jasotzeko: 945 062 040 eta umeak@euskadi.eus. Hurrengo helbidean, gainera, argibide batzuk jarri dituzte: euskadi.eus/hilekolaguntzak.

Martxoaren 1etik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahalko da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

Neurriak 2030eko Erronka Demografikorako Euskal Estrategia sustatzeko balio du, eta bat dator Unicefek sustatutako lehen 1.000 eguneko programarekin. Haren irizpidearen arabera, administrazio publikoek haurraren bizitzako lehen hiru urteetan egin behar dituzte inbertsioak, etorkizunean duten garrantziagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Gurasoak albisteak Dirulaguntzak Euskadin