Gizartea -
ERASOA
Jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari
Espetxe-iturrietatik berri agentziei baieztatu diotenez, "istilu bat izan zen atzo, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean", baina ez dute datu gehiago eman.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Asteburu honetan jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari, eta Iruñeko ospitalera eraman behar izan dute kolpeen ondorioz.
Hala jaso dute Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek gaur, nahiz eta iturri ofizialek berri agentziei jakinarazi dieten datu bakarra "istilu bat izan zela, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean" izan.
Abuztuan egin zion gizonak erasoa umeari baina herriz aldatu zen eta orain arte ezin izan du Polizioak topatu. Atxilotu ondoren, kartzelara bidaltzea erabaki zuen epaileak. Delituaren larritasunagatik eta ihes egiteko arrisku handia zegoelako ere bai, ez baitu ez lanik ezta familiarik ere inguruan.