Gizartea -

Prentsa askatasuna

Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari

Abokatuek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute. Auzia epaitegi berri baten esku geratu da: Lublingo Apelazio Auzitegia, alegia. Kazetariak ia urtebete darama behin-behineko espetxealdian, Ukrainako gerrari buruz informatzen zegoenean, espioitza egotzita, atxilotu ostean.

Pablo Gonzalez kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Pablo Gonzalez kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Pablo Gonzalez kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poloniako Justiziak behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Pablo Gonzalez euskal kazetariari, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Kazetariak ia urtebete darama behin-behineko espetxealdian. Gonzalezeko abokatuek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute dagoeneko.

Auzia epaitegi berri baten esku geratu da: Lublingo Apelazio Auzitegia, alegia. Horrek erabakiko du hemendik aurrera kazetariaren etorkizunaren gainean.

Gonzalez 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Przemyslen (Polonia); Errusiak Ukraina inbaditu osteko errefuxiatuen krisiaren gaiarekin zebilen lanean, kazetari gisa. Barne Segurtasuneko Poloniar Agentziak Gonzalezi egotzi zion lanbidea baliatzea errusiar inteligentzia militarraren aldeko espioitza-ekintzak ezkutatzeko. Horregatik, hamar urtera arteko zigorra jaso lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Zer gertatu da gaur Bizkaian? Errusia Presoak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Errusia-Ukraina gerra Polonia