Gizartea -
Osakidetza
Osasun Sailak 'etxeko' mediku bat izendatu du Donostia Ospitaleko zuzendari
Sara Arevalo Lobera onkologoa izendatu du Osasun Sailak, Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen aldarrikapenetako bat beteta.
AGENTZIAK | EITB Media
Osasun Sailak Sara Arevalo Lobera doktorea izendatu du Donostia Ospitaleko zuzendari mediko. Horrela, zerbitzuburuen aldarrikapenetako bat bete du, Donostialdeko ESIko langile bat nahi zutelako kargurako.
Arevalo Lobera Gipuzkoako Onkologia unitateko burua izan da 2019ko urritik, eta Ana Bustinduy jarduneko zuzendari medikoaren lekua hartuko du. Abenduaren 2an hartu zuen kargua azken horrek, behin-behinean, Osasun Sailak Idoia Gurrutxaga kargugabetu eta gero. Itziar Perez gerentea ere kendu zuten kargutik.
Hain justu, kargugabetze horiek eta ondoren izan ziren dimisioek krisi sakona sortu zuen Donostialdea ESIan, eta harrezkero zerbitzuburuek protestak egiten dituzte astelehenero.
Besteak beste, Donostia Ospitaleko zuzendaria Donostialdea ESIko langileen artean aukeratzea aldarrikatzen dute zerbitzuburuek, eta Arevalo Loberak bete egiten du hori.