Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Aurrematrikulazio epearen hasiera, Gizarte Politiketako sailburua eta Frantziako Tourra 

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB Media
EITB Media
EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Aurrematrikulazio epearen hasiera: Gaur zabalduko da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea. Gaur hasi eta otsailaren 24ra arte (biak barne) 12 egun izango dituzte familiek 2 urteko euren seme-alabak 698 ikastetxe publiko zein itunpekoetan matrikulatzeko.

- Gizarte Politiketako sailburu berria: Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua gaur kenduko dute kargutik, eta haren lekukoa nork hartuko duen jakinaraziko dute. Gasteizko Udalean EAJko zerrendaburua izango da Artolazabal maiatzeko udal hauteskundeetan.

- Frantziako Tourra: Bingen Zupiria Eusko Juarlaritzako eledunak 'Grand Départ Pays Basque 2023'-ko egitaraua jakinaraziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza