Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Aita Mariren itsasoratzea, 2023/24ko matrikulazioa eta Emakume Zientzialarien Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Aita Mari itsasoratuko da: Itsas Salbamendu Humanitarioko Aita Mari ontzia, gaur, Vinaroseko (Castello) portutik Mediterraneo Erdialderantz abiatuko da hilabete batzuk portuan egon ostean. Bidaia honekin salbamendu-ontziaren bederatzigarren misioa hasiko da, 2023ko lehenengoa.
- 23/24 ikasturteko aurrematrikulazioa: Datorren astelehenean, hilak 13, hasiko den aurrematrikulazio kanpainaren nondik norakoak emango ditu Hezkuntza Sailak. Jaiotza-tasa txikia dela eta, datorren ikasturtetik aurrera ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua orain arte baimendutako txikiena izango da. Gainera, eskola-bereizketaren aurkako neurriak ezarriko dira.
- Emakumeak zientzian: Larunbatean, otsailak 12, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango denez, hainbat ekitaldi izango dira ostiraletik hasita. Besteak beste, "Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian" erakusketa inauguratuko da gaur eguerdian Metro Bilbaoren Abandoko geltokian.