Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Iparraldeko mugimendu abertzaleak 60 urte beteko ditu aurten
Erronka berriei buruzko gogoeta egiteko Bagira izeneko prozesua abiatu dute: hamaika ekitaldi antolatu dituzte datozen asteetarako eta, ondotik, beste bi fase izango dira, egungo egoeraren diagnostikoa egin eta ondorioak ateratzeko.
AITOR SAGARZAZU | EUSKADI IRRATIA
Ipar Euskal Herrian, mugimendu abertzaleak 60 urte beteko ditu aurten, eta datozen erronkei buruzko gogoeta egiteko, Bagira izeneko prozesua hasi berri dute. Horren helburuetako bat izango da Iparraldeko mugimendu abertzaleak azken 60 urteetan izandako garapena, Txomin Poveda antolatzaileak Euskadi Irratiari azaldu dionez.
Apirileko Aberri Egunera bitartean, lehen fase batean, transmisio historikoaz arduratuko dira; eta horretarako, gaur, 24 lekukotasun bildu dituzte Itsasun, orain arteko gertaera nagusiak gogora ekartzeko: 12 emazte eta 12 gizon, hamarkadaka azal dezaten nola bizi izan duten eurek abertzaletasuna. 70ekoaz mintzatu da, adibidez, Grazi Etxebehere. Horrelako testigantzekin, belaunaldi berriei helarazi nahi zaie mugimenduak igarotakoa.
Hamaika ekitaldi antolatu ditu Bagirak datozen asteetarako. Ondotik, beste bi fase izango dira, egungo egoeraren diagnostikoa egin eta ondorioak ateratzeko.