Gizartea -

Emakundek 35 urte

Emakunderen 35 urteko ibilbidea, iruditan

Sortu zenetik, Euskadiko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzeko lanean jardun da Emakumearen Euskal Erakundea. Emakunderen mugarri nagusiak iruditan bildu ditugu.

Emakunderen 35 urteko ibilbidea, iruditan. EITB Media.
Emakunderen 35 urteko ibilbidea, iruditan. EITB Media.
Emakunderen 35 urteko ibilbidea, iruditan. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, otsailak 5, 35 urte betetzen dira Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea Eusko Legebiltzarrean onartu zenetik. EAEko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren esparru guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzeko funtsezko helburuarekin jaio zen.

Helburu horrekin lan egin du 1988tik, berdintasun-politikak diseinatzen, bultzatzen, aholkatzen eta koordinatzen. Ekintza eta Berdintasun Planetan zehar zehaztu da helburu hori: berdintasuna administrazio eta politika publikoetan presentzia sinboliko hutseko aldarrikapen betierekoa izatetik, genero-ikuspegiarena politika publiko guztiak zipriztindu eta zehaztuko zituen ardatz transbertsala izatera igarotzea, horietan guztietan ikuspegi feminista eta berdintasunezkoa ziurtatuz.

Arlo politikoan ez ezik, Emakundek emakumearen ahalduntzean eta gizarte-sentsibilizazioan ere oinarritu du bere egitekoa, kanpaina, ekimen eta azterlan ugariren bidez.

Nabarmentzekoa da, halaber, berdintasunaren aldeko Emakunde Saria, 1990ean sortua, emakumeen lana eta ahalduntzea aitortzeko, emakumearen eginkizuna balioesteko eta duintzeko, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzeko zereginetan komunikazioan, publizitatean, hezkuntzan eta kirolean diharduten profesionalek egindako lana aitortzeko.

EITB.eus-ek Emakunderen historiaren ibilbide bisuala prestatu du. Bertan, Emakumearen Euskal Erakundearen 35 urteko ibilbidearen mugarri nagusiak iruditan bilduta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa