Gizartea -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Mendozak esan du "berehala albiste onak" izango direla bahitutako adingabearen inguruan
Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaile eta Gobernantza diputatuak esan du birritan baino ez dituztela bahitu erakundearen babesean zeuden haurrak, eta "muturreko kasuak" direla erantsi du.
eitb media
Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaile eta Gobernantza diputatuak esan du "berehala albiste onak" egongo direla Aldundiaren esku zegoen adingabearen bahiketaren inguruan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean zegoen 3 urteko adingabe bat bahitu zuten igandean. Antza denez, haren amak bahitu zuen Donostian, eta Espainiak bilatzeko agindua eman du nazioartean.
Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak aurreratutakoa berretsi du Mendozak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, eta iragarri du berandu baino lehen agerian geratuko dela "sistemak balio izan duela haurra babesteko".
Mendozaren arabera, bigarren aldiz gertatu da horrelako zerbait Gipuzkoan, aurrekoan Belgikan aurkitu zuten haurra, eta "muturreko kasuak" dira; izan ere, Gipuzkoako Aldundiaren esku 760 nerabe inguru daude, "baina ez dira kartzeletan bizi".
Haurrak babesteko protokoloa berrikusteko beharraren inguruan galdetuta, "etengabe" egokitzen dela erantzun du.