Gizartea -

Bahiketa Donostian

Nazioarteko bilaketa-agindua eman dute Aldundiaren zaintzapean zegoen lapurtutako haurra aurkitzeko

Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak baieztatu duenez, adingabearen familia Gipuzkoan errotuta ez dagoenez, non dagoen jakiteko ikerketak "Schengen eremura zabaldu dituzte".

Adingabeak. Artxiboko argazkia: EFE
Adingabeak. Artxiboko argazkia: EFE
Adingabeak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Donostian lapurtutako adingabearen ikerketaren eta bilaketaren iturriek jakitera eman dutenez, Espainiak nazioarteko bilaketa-agindu bat eman du, eta, horrez gain, dagozkion Schengen protokoloak aktibatu eta Europoli jakinarazi dizkiote.

Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak baieztatu duenez, adingabearen familia Gipuzkoan errotuta ez dagoenez (3 urte ditu eta magrebtarra da jatorriz), Ertzaintzak, Fiskaltzarekin eta kasua daraman epaitegiarekin elkarlanean, ikerketa "Schengen eremura zabaldu du".

Bahitutako adingabea babesteko eskumena duen ataleko buruzagia da Peña, eta gertatutakoa laburbildu du, joan den ostiralean, otsailaren 24an, haur txiki horren "behin-behineko babesgabetasuna ebatzi zenetik".

Bi egun geroago, "egun eta erdi", diputatuak zehaztu duenez, Donostiako kale batean heldu batekin zegoela "lapurtu" zuten, eta "ama biologikoaren eta haren bikotekidearen parte-hartzea" baieztatu du.

Peñak ziurtatu duenez, "nahiz eta gertakari larria izan", kasu hau "guztiz ezohikoa" da, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero, batez beste, 768 babes-neurri kudeatzen baititu, hainbat motatakoak, eta "aurrekari bakarra" baino ez dago.

Gogora ekarri duenez, duela 6 urte lapurtu zuten beste adingabe bat, ama "Hungariatik estraditatu" eta "behar bezala atera zen dena".

Ertzaintza eta Fiskaltzarekin ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia bahitutako haurra aurkitu ahal izateko
Ertzaintza eta Fiskaltzarekin ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia bahitutako haurra aurkitu ahal izateko
Ertzaintza eta Fiskaltzarekin ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia bahitutako haurra aurkitu ahal izateko

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Bahiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gipuzkoako Foru Aldundia