Gizartea -

Osasunbidea

Medikuen greba mugagabea hasi da Nafarroan

Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratze batean, greba hasi aurreko orduetan, Nafarroako osasungintzako langileentzako lan-baldintza "lehiakorrak" eskatu dituzte.

Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EFE
Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EFE
Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Medikuen Sindikatuak ez du erantzunik jaso egindako azken kontraeskaintzari, eta gaur greba mugagabea abiatu du, Osasun Departamentuak amore eman arte.

Osasun Departamentuak gaur arratsaldean adierazi duenez, sindikatuari aste honetan helarazitako eskaintza "oinarri ona" da osasun-arloko profesionalen aldeko akordioa lortzeko eta herritarrentzako zerbitzu publikoa hobetzeko, eta ez dio erantzun sindikatuaren azken proposamenari.

Hala ere, sindikatuarentzat ez da nahikoa, medikuen lana zedarritzeko eta interpretaziorik ez egiteko "jarraibide argiak" nahi dituztelako. Erakunde sindikalak adierazi duenez, kontsulta-denbora eta lan-karga funtsezkoak dira negoziazioan.

Concentración en Pamplona. Foto: EFE

Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratze batean, greba hasi aurreko orduetan, Nafarroako osasungintzako langileentzako lan-baldintza "lehiakorrak" eskatu dituzte.

"Berreskura dezagun Nafarroako osasuna" lelopean, ehunka pertsonak manifestazioa egin dute asteartean Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Nafarroako Gobernuari "osasun eraginkorra, bidezkoa, irisgarria eta presentziala berreskuratzeko" eskatzeko.

Protesta en Pamplona. Foto: EFE

Osasun Departamentuak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Ospitaleetan, herritarrei arreta emango zaiela bermatuko da, asistentzia egokia izatea ezinbestekoa den zerbitzu guztietan.

Lehen arretaren eremuan, ohiko lanaldian, oro har oinarrizko osasun-eremu bakoitzean eta funtzionamendu-ordutegi osoan, bost lanpostu edo gutxiagoko frakzio bakoitzeko familia-mediku bat eta pediatra bat bermatuko dira lan-txanda bakoitzean (goizez eta arratsaldez).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Medikuak Sindikatuak Lan gatazkak azken ordukoa Osasunbidea