Gizartea -

trafikoa

Auto pilaketak sortu dira A-8 errepidean, Barakaldo parean, bi autok talka egin ostean

Bi errei itxi dituzte istripuaren ondorioz, eta horrek trafiko mardula eragin du puntu horretan. Bestalde, desegin dira gaur goizean N-121 eta AP-8 errepideei eragiten zieten ilarak, Irun aldean.

Trafiko kamerek Trapagaran inguruan jasotako irudia. Argazkia: Trafikoa
Trafiko kamerek Trapagaran inguruan jasotako irudia. Argazkia: Trafikoa
Trafiko kamerek Trapagaran inguruan jasotako irudia. Argazkia: Trafikoa

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, bi errei itxi dituzte Barakaldo parean, eta horrek auto pilaketak eragin ditu inguru horretan. Bestalde, amaitutzat eman dituzte gaur goizean N-121 eta AP-8 errepideei eragiten zieten ilarak, kamioien jarioa arindu ostean.

Bi autok talka egin dute A-8 errepideko 124. puntu kilometrikoan, zauriturik eragin gabe; Barakaldon, Irunerako noranzkoan. Bi errei itxi dituzte puntu horretan eta, hori dela eta, auto ilarak sortu dira noranzko horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Barakaldo Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea AP8