Gizartea -

bizkaia

Urpekari baten gorpua uretatik atera dute Elantxoben

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Larrialdi zerbitzuak Elantxoben. Argazkia: Ertzaintza
Larrialdi zerbitzuak Elantxoben. Argazkia: Ertzaintza
58 urteko urpekari bat hilda agertu da Elantxobeko portuan

01:05

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek 58 urteko urpekari baten gorpua atera dute igande honetan itsasotik, Elantxoben (Bizkaia).

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, gorpua goizeko hamarrak aldera berreskuratu dute, herritar batek larrialdi zerbitzuei deitu dienean, herriko portutik uretan gorpu bat ikusi duela esanez.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza, besteak beste, bertaratu dira, eta pertsonaren heriotza egiaztatu dute.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau pertsonako bi talde urpeko arrantza praktikatzera atera dira gaur goizean, eta horietako bat izan da hildakoa. Gainerakoak euren kabuz atera dira abisua jaso ostean, eta ez dituzte erreskatatu behar izan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia EAE Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Itotzeak itsasoan